Bertso-saio literarioetan idazle batek kantuan jarriko ditu bi bertsolari. Eider Rodriguez, Peru Magdalena edo Danele Sarriugarteren aginduetara, bat-batean arituko dira kasuan-kasuko bertsolariak. Idazleek pasarte literarioak irakurri ondoren, hari loturiko gaiak proposatuko dizkiete bertsolariei. Hiru autoreren arteko elkarlana izango dira saiook: hiru ahots elkarlanean. Giro guztietara egokitzeko moduko saioa, lekuan lekura moldagarria eta erregistro guztiak lantzeko ahalbidea ematen duena: umorezkoa, poetikoa, narratiboa, akziozkoa, dialektikoa...
Bertso-saio baten ohiko moldeak hautsi gabe (bat-batekotasuna, kontestura egokitzea etab.), literaturaz gozatzeko aukera eskainiko da. Gertutasun handiko saioak sortu nahi dira, formatu txikikoak: bertso-saio literarioak, bertso-afari literarioak, bertso-bazkari literarioak, bertso-poteo literarioak...
Nori zuzendua:Helduei
Partaideak Bertsolariak: Aukeran. Idazlea: Eider Rodriguez, Danele Sarriugarte edo Peru Magdalena
Lekua:Elkarteak, tabernak, areto txikiak, plazak (uda parteko bertso-bazkari/afarietan, adibidez)
Iraupena:90 minutu