KAFKAREN AULKIA emankizunean ordu eta erdi inguruko jarduna txirikordatuko dute idazle batek eta bi bertsolarik, Pello Ramirezen txeloaren eta akordeoiaren doinuen gainean. Hitza izango da emanaldiaren ardatza: hitz idatzia eta kantatua, neurtua eta laua, bat-batekoa eta patxadaz hausnartutakoa. Bertsolarien jarduna inprobisatua izango da eta idazleak sorturiko errelatoan txertatuko da hark agindu ahala.
Idazleak osatuko du emankizunaren ardatz izango den errelato nagusia, berak hautaturiko genero, molde eta tonuan. Narrazioak askotarikoak izango dira, idazle bakoitzaren estiloaren araberakoak: poema-errezitaldiak, ipuinak, hitzaldi literarioak, nobela bateko pasarte hautatuak... Bertsolariek pertsonaia literarioen ahotik zein euren ahots propiotik kantatuko dute, narrazioari koloreak, atmosferak eta kanpo-begiradak gehituz.
Idazlearen emana eta bertsolarien ekinaldiak txandakakoak izango dira eta, musikariarekin batera, emankizun oso bat eratuko dute.
Nori zuzendua: Helduei.
Bertsolariak: Andoni Egaña eta Uxue Alberdi.
Musikaria: Pello Ramirez.
Idazlea: Unai Elorriaga, Lander Garro, Irati Jimenez, Xabier Mendiguren, Peru Magdalena, Goizalde Landabaso,…).
Lekua: Areto itxiak, txikiak eta goxoak.
Iraupena: 90 minutu.