Bi pianojole eta bertsolari/idazle bat elkartu gara proiektu berri honi ekiteko. Lehendik elkarrekin lan eginak ginen baina inoiz ez bi piano alde berean oholtzan direla. Emanaldiaren lehen berezitasuna horretan datza: bi pianojole elkarrekin joaz oholtzan.
Bi pianoetan joko ditugun obrek badute berezko pisua eta esanahia. Baina istorio bat kontatzeko baliatzea egokia izan zitekeela pentsatu genuen. Eta istorio hori hitzez eta bertsoz kontatuko du Andoni Egañak. Partikularretik abiatutako istorioa da baino unibertsalerako bidea aisa egiten duena.
Fitxa teknikoa
Pianojoleak: Xabier Lizaso eta German Ormazabal
Bertsolaria: Andoni Egaña
Zuzendaritza Eszenikoa: Agurtzane Intxaurraga (HIKA teatroa)