AMAraun
- Detalles
Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.
“(Ama) izan ala ez izan” erabakitik abiatuko da emanaldia, eta horrek amatasunaren esperientzia batzuk agertzeko bidea eskainiko digu, ezagutzen ditugun ereduen eta gustatuko litzaizkigukeen ereduen arteko joan-etorrian. Enpatia eta aitortza ariketa bat amatasun mota guztiekiko, eta hausnarketa bat gizartean figura horrek betetzen duen paperarekiko.
Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik. Ez dugulako bertsoa dantzatuko, edo dantza bertsotan emango. Istorio bat kontatuko dugu eta horretarako eskura dugun lengoaia guztia baliatuko dugu: musika, gorputza, ahotsa, hitza, espazioa, eszena... Erronka gisa ikusten dugu figurak lausotzea ere, dantzaria kantura ekarriz
eta bertsolaria dantzara.
FITXA ARTISTIKOA
SORKUNTZA ETA IDEIA NAGUSIA:
Oihana Iguaran eta Amaiur Luluaga
GIDOIA:
Oihana Iguaran
KOREOGRAFIA:
Amaiur Luluaga
BERTSOA ETA AHOTSA:
Oihana Iguaran
MUSIKA EKOIZPENA:
Eñaut Zubizarreta
JANTZITEGI ARDURADUNAK:
Ramón García, Maridomingi
ARGI DISEINUA:
Junki Mayo
SOINU DISEINUA:
Jon Garagarza (SOINUA GARA)
IRUDIA:
Iurre Aranburu
EKOIZPENA:
Lanku Kultur Zerbitzuak
LAGUNTZAILEAK:
Beñat Osigana (txalaparta)
eta Ganbara abesbatza
BABESA:
Anoetako Udala,
Villabonako Udala
ESKERRAK:
Axut, Artedrama eta
Dejabu panpin laborategia