Sinopsia
« Ohituak gaude etxeko ateak ireki eta oinez sartzen. Zabal ditzagun behingoz leihoak! Zabaldu zirrikitu eta prespektiba berriak ikusteko, eta ieup! egin salto, lorontziak zeharkatu eta sar gaitezen leihoetatik etxe barrura. Bertan dauzkagu andre eta jabeak zain ».
Euskal emakume poeten bizitzak eta ahotsak plazaratuko ditugu Andre eta Jabe ikuskizunean: aintzinako eresietako bertsolarietatik hasi, Bizenta bisitatu, Emakume Abertzale Batzako anderei kasu egin eta gaur egungo poetenganaino egingo dugu bidea.
Ikuskizunaren edukiak literatura eta generoko hainbat ikerlan jasotzen ditu. Eta ikerlan horietan oinarrituta, euskal emakume poeten historiaren proposamen bat aurkeztuko dugu irudiaren, antzerkiaren, bertso kantuaren eta errezitaldiaren bitartez. Zuzeneko musikak lagunduta oharkabean igaro diren ahotsak ezagutu eta gozatzeko aukera izango dugu. « Zabaldu leihoak, aire freskoa dator! »
Ordu-bete inguruko emanaldi intimista da, ahalik eta eszeneratze soil eta zainduenarekin.
Formatua :
Txikia
Nori zuzendua :
Gazte eta helduei
Partaidea :
Eider Perez eta Leire Etxezarreta (soinujole eta gitarrista)
Lekua :
Aretoak edo leku bilduak
Iraupena :
60mn