Abenduaren 4tik 8ra izango da 55. Durangoko Azoka, euskal kultura babestu eta parte hartzea inoiz baino garrantzitsuagoa den garai hauetan. Pasa den astetik ikusgai daude www.durangokoazoka.eus atarian dendan izango diren ekoizpenak; baita hitzaldien eta emanaldien egitaraua ere.
Bertsozale Elkartearen eskutik
- Bat-bateko bertsolaritza: gakoak eta azterbideak liburua. Joxerra Garzia, Andoni Egaña eta Jon Sarasua. 2001.
- Jasota Bezala. Xabier Amuriza. 2018.
Lankuren eskutik
- Orainmenean: Bertsolaritzaren genealogia feministak. Txakur Gorria sormen taldea. 2020.
- Houston. Arazotxo bat daukagu. Andoni Egaña, Joxerra Garzia eta Malen Amenabar. 2019.
- Bertsoren harria. Koldo Izagirre. 2019.
Produktu hauek eta beste batzuk gure web dendan ere eskuragarri izango dituzue lanku dendan