Lanku

twitter 1 facebook 1 youtube 1

  • Hasiera
  • Lanku
    • Aurkezpena
    • Erantzukizun Soziala
    • Zerbitzuak
      • Saio eta emanaldien kontratazioa
      • Azpiegiturak
      • Diseinua
      • Ekitaldi baten antolaketa
      • Argitaletxea
  • Bertso saioak
  • Emanaldi guztiak
    • Haurrak·Gaztetxoak·Familiarra
    • Gazteak Helduak
      • Bertsoa eta musika
      • Bertsoa eta literatura
      • Bertsoa eta antzerkia
      • Bertsoa eta artea
      • Bakarrizketak/solasaldiak
      • Ikusentzunezkoak
  • Emanaldi berriak
    • Haurrak·Gaztetxoak·Familiarra
    • Gazteak·Helduak
  • Agenda
  • Denda

Bertso plaza

Detalles
Argitaratze data: 28 Abuztua 2020

 Ez ohiko uda honetan, herrietako jaiak bertan behera geratu dira Euskal Herri osoan. Bertso saioek jaiekin lotura handia izan dute betidanik eta herrietako jaiak bertan behera uzteak asko eragin dio bertso jardunari ere. Udako sasoiari dagokionean orokorrean ziurgabetasun handia egon da eta gora behera asko; normaltasunik ez dago inondik inora eta saio asko lotu eta bertan behera geratu dira momentuko egoeraren arabera, bi aldiz lotu eta bi aldiz bertan behera erori diren saioak izan ditugu.

Udazkena ere bide beretik dator eta kezkaz begiratzen diogu. Konfinamenduan plazen %100-a galdu bazen ere, gaur egun lehengo kopuruen %25a egiten da bakarrik. Era berean, antolatu diren saioek oso erantzun ona eduki dute bertsolari eta bertsozaleen aldetik, baita antolatzera animatu diren antolatzaileen aldetik ere. 

Plazako jaialdiak izan dira egin diren gehienak, eta otordu bueltakoak zein libreko saioak eten egin dira. Kultur ekitaldiak seguruak direla frogatu den arren, ziurgabetasunak eta beldurrak kalte handia eragin du.

Iraila, urria eta azarora begira ere bertso saioak antolatu dira baino egunetik egunera egoera aldatzen denez kezkarekin begiratzen diogu. 

Agenda

  • Jarraitu gaitzazu Facebook-en
  • "Jarraitu gaitzazu Twitter-en
  • Jarraitu gaitzazu Youtuben

Non gaude? Bisita gaitzazu

Lanku kultur zerbitzuak
Martin Ugalde kultur gunea, 1,2.
20140 Andoain (Gipuzkoa)
943 26 07 55 . lanku@lanku.eus

Buletina Eman izena gure buletinean eta jaso hilero gure berri


Credit Cards

© 2021 Lanku.

  • Legezko oharra
Garapena: Zabaleku Informatika · GPL 2 lizentziapean
Gora igo